Hik Hasi 1


Eskola ebaluazioan murgildu 

Espazio honetan landuko dudan irakurgaia Hik Hasi deitzen da eta ebaluazioa haur hezkuntzan paradigma aldaketei buruz hitz egiten du.
Hasteko esan beharra dago irakurgaian une oro, agerian uzten dela tradizionalki umea ebaluatu egiten dugula beti eta hori egin beharrean, jakinarazi nahi du, testuingurua dela ebaluatu beharrekoa. Beraz, ebaluazio paradigmak kontuan izango du helduak haurra garatzeko zer eskaini ahal dion. Ebaluatu beharreko aldagaiak hainbat dira, hala nola, eskola, familia eta komunitatea, baina hemen gehiago zentratuko gara eskolan nahiz eta guztiek garrantzia bera izan.

Eskolak testuinguru onak dira haurrak garatzeko, baina egia da garapena osasuntsua zein ez-osasuntsua izan daitekeela, beraz hainbat faktore kontuan hartu behar dira.
Nik adibidez normalean ohituta nago gela batera sartzen eta umeak adin berbera izatea, baina testuinguru ekologikoak alderantzizkoa eskaintzen du, hau da, umeak ez sailkatzea jaiotze dataren arabera, irekiagoak diren eskolak proposatzen dira. Beste era batean esanda adin desberdinetako haurrak gela berean egotea eskaintzen du eta nik behintzat metafora bezala ulertzen dut. Helburua ikastetxeak bizitzaren antza izatea da eta bizitzan ez gara bakarrik adin bereko pertsonekin elkarreragiten. Gainera honek hainbat onura ekartzen ditu txikientzako zein handientzako. Txikiek auntonomia garatzen dute handiei laguntza eskatuz eta haien ekintzak imitatuz ikasten dute. Aldiz, handiagoak direnak, txikienekiko ardura hartzen dute eta haiei lagunduz ikasitako ezagutzak finkatzen joaten dira. Albert Banduraren teoriak adierazten du txikiak ikasten dutela helduek egiten dutenaz, beraz oso garrantzitsua da imitatuko diren ekintzak positiboak izatea.

Eskolako heldu profesionalek garrantzi handia daukate haurraren testuinguruan, beraz ezinbestekoa da haurrengan konfiantza izatea eta gai direla garatzeko jakitea. Heldu hauen ezaugarri bat sentikortasuna da, besteen seinaleak egoki jaso, ondo interpretatu eta erantzun egoki bat emateko gai izan behar dira. Ezinbestekoa da gehienbat haurren interes eta beharrei erantzuten jakitea, horrela atxikimendu segurua lortzen da. Baina zer da atxikimendu segurua? atxikimendu segurua pertsona batengan daukazun apegoa da, erreferentziazko irudi bezala ikusten duzunean eta seguru sentitzen zarenean ingurunea esploratzeko. John Bowlby-ren teoria ondorengoa adierazten du atxikimendu seguruaren inguruan: “Se produce cuando el bebé está seguro de las muestras de protección, cariño y disponibilidad que recibe de la figura de su afecto. Desarrolla en el niño un concepto positivo y confiado de sí mismo. Se crean relaciones más estables, satisfactorias e integradoras”.

Lehenik, jakin behar dugu ume bakoitzak behar desberdinak dituela, behar fisiologikoak, afektiboak… eta jakin behar dugu ondo erantzuten behar desberdinei, bakoitzak seinale desberdina du eta. Bigarrenik, kontzientziatu behar gara begiradaren garrantziaz, hau da, ume guztiek behar dute helduen begirada seguru sentitzeko eta beren lorpenez harro gaudela erakusteko edota frustrazio momentu jakin batean lasaitasuna erakusteko.

Beste puntu garrantzitsu bat hizkuntza da, umearen inkontzienteak tonuari emango dio lehentasuna esandakoari baino, beraz, ezinbestekoa da erabiltzen dugun tonua zaintzea.

Bestetik egokitzapena dator, haurrentzako zein gurasoentzako momentu zaila. Zergatik da zaila? haurra sartzen delako espazio ezezagun batean beste ume eta hezitzaile batzuekin. Beraz, esploratzeko eta haurra seguru sentitzeko hasieran kostatuko zaio, horregatik helburua atxikimendu segurua eraikitzea izango da.
Batzuentzat lehenengo aldia izango da etxetik kanpo egongo direla, beraz, ezinbestekoa da esperientzia ona izatea. Egia da haur bakoitzak bere denbora behar duela erritmo desberdinak dituztelako, eta agian batek lehenengo egunetik oso ondo moldatzen da eta beste batek prozesu luzeago bat behar du lehen azaldutako segurtasun eta atxikimendu hori lortzeko. Haurrak urduri egoteaz gain gurasoek ere egonezina senti dezakete, beraz, harreman estua edukitzea haiekin egokiena izango litzateke, haien lasaitasuna bermatzeko. Haurrak lekua ezagutzen ez badute ere, leku atsegin eta interesgarri batean daudela sentitu behar dute. Egokitzaldia deitzen zaio zerbaiti egokitzeko behar dugun denbora eta prozesuari, beraz, ikasturtez ikasturte berdina gertatzen da, umeek denbora behar dute berriro ohitzeko, denbora luzez eskolara joan gabe egon direlako, oporrak direla eta edo asteburuetatik bueltatzerakoan.
Aldian-aldian eta egunero egokitu beharra dago, hau da, etxetik eskolarako trantsizioa hainbat faktore oztopatu dezakete, hala nola, gau txarra igarotzea, gosea, nekea, arrebaren bat jaiotzea… horregatik haur bakoitzean zentratu behar gara eta beharrei erantzuten haien ongizatea bilatuz.

Ondorio gisa gustatuko litzaidake kontatzea hausnarketa honekin zerikusia daukan zerbait. Hemen azaldutako hainbat faktore ni praktiketan egon naizen bitartean bizi izan ditut. Lehenengo adierazi dudana adin-aniztasunari buruz, Italian egon naizenean praktiketan 0-3 bitarteko umeek elkarrekin zeuden, egia da hasieran harritu ninduela hemen Gasteizen ezagutzen ditudan eskoletan adinaka banatzen direlako. Baina nire ustez hobeagoa da, txikiek asko ikasi ditzaketelako handiengandik eta autonomia garatzeko aukera gehiago dituzte eta handiek txikiak zaintzen ikasten dute. Hari beretik, rolen garrantzia inportantea da, honela haur guztiek rol desberdinak hartzeko aukera izango dute eta hori oso aberasgarria da.
Baita, bukatzeko gustatuko litzaidake esatea goi mailako graduan, bigarren kurtsoan nengoenean, eskola horretan zeuden haurrekin egon nintzela egokitzaldi momentuan. Momentu oso zaila da, urduritasuna giroan nabaritzen delako. Kasu honetan lehenengo egunean haurrak 15 minuto egon ziren gela barruan, hurrengo egunean 30, gero pixkat gehiago... eta horrela umeak gutxinaka ohitu arte.

Bibliografia:
Barandiaran, A. eta Larrea, I. (2016ko azaroak 25). Ebaluazioa haur hezkuntzan: paradigma aldaketa. Hik hasi. Honako webgune honetatik berreskuratuta: http://www.hikhasi.eus/Albistegia/20161125/ebaluazioa-haur-hezkuntzan-paradigma-aldaketa
González Núñez, P.(2019ko ekainaren 16). Los niños y la teoría del apego de John Bowlby. La mente es maravillosa. Hemendik eskuratuta: https://lamenteesmaravillosa.com/ninos-la-teoria-del-apego-john-bowlby/
The doctor+The dad. (2015ko martxoaren 5a). Why your kid should be a teacher (today!) [Blogeko mezua]. Honako webgune honetatik berreskuratuta: http://doctoranddad.com/why-your-kid-should-be-a-teacher-today/
Colegio Tirso de Molina. (2019ko abuztuaren 6a). Reunión de padres 3 años [Blogeko mezua]. Webgune honetatik berreskuratuta: https://www.educa2.madrid.org/web/centro.cp.tirsodemolina.colmenarviejo/noticias/-/asset_publisher/zdd0Zk6iMh9F/blog/id/10922791



Comentarios