Konfiantza, edozein harremanen oinarria

Bideoan 0-6 etapa ikusi dugu, hau da, haur hezkuntza. Etapa honetan haurraren garapen emozionala eta kognitiboa lantzen da. Esan daiteke urte hauek garrantzitsuenak direla, haurrak bere lehenengo sentsazioak esperimentatzen dituelako eta bere zentzumenen bidez hasten da munduarekin komunikatzen. Ezinbestekoa da, bere lehenengo ikasketak egiten dituelako eta trebetasun kognitibo, sozialak, motorrak eta afektiboak trebatzen dituelako.
Ume batek adierazten du berarentzat konfiantza amatxo, aitatxo, amona direla, hau da, etxekoak. Bera erortzen denean haiek goxo goxo altxatzen diotelako. Esan beharra dago, edozein harremanetan konfiantza dela oinarria. Beraz, esan behar da, gurasoek hezitzaileengan konfiantza daukate, haien umeak egunean zehar hainbat orduz uzten dituztelako eskolan. Konfiantza egotea ezinbestekoa da, hezitzaile eta gurasoen artean eta baita haurra eta hezitzailearengan. Gurasoek zein hezitzaileek helburu komunak dituzte, umearen garapena eta heziketa, beraz komunikazioan egon behar dira behin eta berriz lorpen positiboak nahi izanez gero. Egokiena izango litzateke egunero hezitzaileak kontatzea gurasoei nola moldatu den umea egunean zehar, arazorik izan duen… eta gurasoek berdina egitea komeni da, hau da, umea nola egon den etxean kontatzea. Azkenean konturatu behar gara familia bakoitzak bere ohiturak dituela, bere izaera, bere ezaugarriak, bere beharrak… familia guztiak ez direla berdinak, beraz, elkar ezagutzea ezinbestekoa da. Garrantzitsua da irakaslearentzat zer nolako familia den jakitea eta ume horrek zer nolako motxila dakarren. Baina zer esan nahi du zehazki motxila horrek? motxila esaten zaio ume bakoitzak bizi izan dituen bizipenei eta arazoei, horrek egiten du izaera modu batekoa ala bestekoa izatea. Hezitzaileak, hasieran ez ditu umeak ezagutzen, beraz, haien jarrera ulertzeko ezinbestekoa da haur horien bizipenak, ohiturak, interesak, beharrak...behatzea eta gurasoek nolabait datu horiek eskaintzea..
Beste alde batetik ezin dugu ahaztu behar zein garrantzitsua den hezitzaile eta haurraren arteko harremana. Haurra klasean lasai eta libre sentitzeko ezinbestekoa da irakaslearenganako atxikimendu segurua edo konfiantza izatea. Zer lortzen da atxikimenduarekin? umeak seguru sentitzea gela barruan eta disfrutatzea gelan dauden espazio guztietan. Azkenean haurrak bere buruan konfiatzeko ezinbestekoa da haien ingurukoak umearengan konfiantza izatea.
Dokumental honetan arreta deitu dit oso ondo ikus daitekeen aspektu bat, imitazioa. Kasu honetan, gela barruan adin desberdinetako umeak daude, 0-3 bitartekoak hain zuzen. Haurrak gehienetan imitazioaren bidez ikasten dute eta haiek baino helduagoak direnak imitatzen dituzte. Honen inguruan Albert Bandura pedagogoak berak zeukan teoria kognitibo sozialean, ikaskuntza bikarioan hain zuzen ere, esperimentu baten bidez adierazi zuen nola haurrek ikasten dute ez bakarrik eginez, baizik eta beste pertsona batzuek egiten dutena oinarri hartuta. Esperimentu honen izena “experimento del muñeco bobo” deitzen da eta haurrak sailkatu zituzten taldeka. Lehenengo taldea gelan sartu baino lehen ikusi zuen bideo bat non heldu batek panpinarekin modu agresibo batean jolasten zuen. Bigarren taldea berriz, kontrakoa ikusi zuen, hau da, lasaitasunez jolasten zuela panpinarekin. Beraz, lehenengo taldea gelan sartzerakoan jarrera agresiboak ikusi ziren, bideon hori ikusi zutelako eta imitazioaz baliatu zirelako. Aldiz bigarren taldean jarrera lasaiak ikusi ziren. Esperimentu hau ikusi eta gero konturatu behar gara zein garrantzitsua den imitazioa eta haur hezkuntzan asko ematen den ekintza dela.
Nik esango nuke haur hezkuntzako hezitzaile baten tresna preziatuena behaketa dela. Behaketaren bidez batzuetan hitzen bidez autematen ez dena lortzen dugu. Honen bidez ume baten garapena ikusten da, alde kognitiboan, psikologikoan, sozialean, motorean… eta horrek balio du progresoak azalarazteko. Behaketa hau, une oro gertatzen da, umeak edozein ekintza jarduten dauden bitartean.
Ekintzak izan daitezke txokoak, hain zuzen ere bideo honetan ikusten dena. Baina zer dira txokoak? txokoak gela antolatzeko era bat da eta txoko bakoitzean ekintza desberdinak gauzatzen dira. Haurrak talde txikitan banatzen dira eta hainbat arlo lantzen dira hauen barruan. Zein da irakaslearen funtzioa ekintza hauetan? orientatzaile eta gidatzailearen funtzioa, behaketa erabili behar du txokoak nola gauzatu diren ikusteko eta oharrak hartzeko.
Hainbat txoko ikus ditzakegu bideoan zehar, hala nola, mahi-jolasak, txoko sinbolikoa, mozorroena, eraikuntzak, ordenagailu txokoa eta esperimentazioa.
Mahi-jolasak: hemen barruan adibidez matematika eta hizkuntzak lantzen dira. Puzzleak ere erabiltzen dira, zailtasun maila desberdinak daude, beraz, umeak erabakitzen du bere gaitasuna kontuan hartuz zein nahiago duen.
Txoko sinbolikoa: haien errealitatea eraikitzeko momentua da, adibidez: aita-ama jolasak, medikuak, denda jolasa…
Mozorroak: mozorratzen dira eta antzerkiak egiten dituzte, txikiak handiak egiten dutena imitatuz.
Eraikuntza-txokoa: eraikitzeko momentua.
Ordenagailu-txokoa: matematika eta hizkuntzak lantzeko.
Esperimentazioa: motrizitate fina lantzeko, arlo manipulatiboa da.
Ondorio gisa esango nuke konfiantzaren pedagogia oso interesgarria iruditu zaidala, umearen hainbat aspektu kontuan hartzen dituelako, hala nola, autonomia, emozioen kudeaketa, txokoen garrantzia, konfiantzazko harremanak…
Bukatzeko, hemen uzten dizuet gustatu zaidan esaldi bat Aristoteles-ena: “Educar la mente sin educar el corazón no es educación en absoluto.
Hemen uzten dizuet bideoa:
Hemen uzten dizuet bideoa:
Bibliografia:
Amaia,
A. (2014, irailak 11). Pedagogia de la confianza. [Bideo-artxiboa]. Honako
webgunetik berrezkuratuta: https://www.youtube.com/watch?v=jEyip-pl2c8
Arizmendi
ikastola. (2019ko apirilak 26). KONFIANTZAREN PEDAGOGIA. Honako webgune honetatik berreskuratuta: https://bopiweb.com/niza.41-organizacion-de-seminarios-de-educacion
Oñate Aiastui, I. (2016ko urriak
2). Ikasleek eraikitako ikaskuntza metodoa. Argia-astekaria. Honako
webgune honetatik berreskuratuta: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2523/konfiantzaren-pedagogia
Domínguez
Martínez, S. (2010ko maiatzan). La Educación, cosa de dos: La escuela y la
familia. Temas para la edcuación aldizkaria. Hemendik eskuratuta: https://www.feandalucia.ccoo.es/docu/p5sd7214.pdf
LACAL, P. L. P. (2012). Teorías de Bandura aplicadas al aprendizaje.
Innovación y experiencias educativas, 2.
Pequefelicidad. (2015ko martxoaren 26a). Como ayudar a tu peque a gestionar sus emociones [Blogeko mezua]. Honako webgune honetatik berreskuratuta: http://www.pequefelicidad.com/2015/03/como-ayudar-tu-peque-gestionar-sus.html
Pequefelicidad. (2015ko martxoaren 26a). Como ayudar a tu peque a gestionar sus emociones [Blogeko mezua]. Honako webgune honetatik berreskuratuta: http://www.pequefelicidad.com/2015/03/como-ayudar-tu-peque-gestionar-sus.html
Comentarios
Publicar un comentario