Jolasaren garrantzia eta honen atzetik datorren guztia

Lehen askoz gehiago jolasten zuten baina gaur egun ikastola barruan zein kanpoan gero eta ume gutxiago ikus ditzakegu jolasten.
Aurrean aipatutakoa erreferentzia egiten dio "Imagine elephants" deituriko dokumentalari. Honetan zalantzarik gabe jolasa zein garrantzitsua den adierazten du, eta ideia hau balioesteko hainbat adituk parte hartzen dute, hala nola: Francesco Tonucci, Miguel Castro, Irene de Puig, Gonzalo Jover, Catherine L´Ecuyer eta beste hainbat.
Jolasaren ezaugarri garrantzitsuenetarikoa librea izan behar dela da, hau da, ezin dugu inor behartu jolasean parte hartzen, bestela honek bere zentsua galduko zuen.
Miguel Castro-k esaten zuen moduan: “Cualquier cosa puede ser un juego pero la misma cosa puede ser una tortura, puede ser juego o no depende de la condición.”
Azkenean esaldi hau aurretik aipatutakoarekin zerikusia dauka, hau da, jolasa librea da, beraz librea izateko bakoitzari barrutik ateratako behar bat izan behar da eta horrela izatekotan orduan jolasa deitu daiteke. Berriz, kanpotik datorren inposaketa bat baldin bada, ez da jolasa bezala kontuan hartzen. Jolasean azkenean ez dago frustraziorik, umeak behin eta berriz egon daiteke jolas berberarekin eta zehozer lortu ezin badu saiatzen egon daiteke denbora luze batez.

Heldu batzuk uste dute eskolaz kanpoko ekintzak ezinbestekoak direla eta umeek behar hori dutela. Baina honen inguruan hainbat galdera gure buruari egitea aproposa izango litzateke… umeek eskolaz kanpoko ekintzetara joan nahi dute? motibatuta daude? lehenik eta behin umeari galdetu beharko genioke ea joan nahi duen eta motibazioa daukan ekintza hori gauzatzeko, motibazioa garrantzitsuena delako. Haurrak txikiak direnez, helduak dira haien erabakiak hartzen dituzten pertsonak, eta gurasoak ahal dutena egiten dute bere umearen beharrak asetzeko. Baina pentsaraztekoa da, agian ume hori ez dagoela motibatuta ekintza hori gauzatzeko. Motibatuta baldin badago aurrera, azkenean berak interesa duen gai batean sakonduko duelako.
Kontuan izan behar dugu ume guztiek ez dituztela ahalmen berdinak. Batzuk gai dira eskolaz kanpoko ekintzetan egoteko eta gero jolasean ibiltzeko denbora ateratzeko, baina beste batzuk ez. Beraz, egokiena izango litzateke ume bakoitzaren agenda begiratzea, hau da, egunean zehar hainbat gauza egiteko baldin baditu, hoberena ez litzateke izango beste ekintza batera joatea, hoberena jolasteko edo berak behar duenarentzako denbora uztea izango litzateke.
Esaten da guraso askok pentsatzen dutela azkenean jolasa denbora galtzeko era bat dela eta ez dutela ezer ikasten, adierazten du Xabier Bringué-k, baina ez dira konturatzen honen bitartez autonomia garatzen dutela, erratzen ikasten dutela eta hura saiatzen jarraitzera. Baita hemendik hainbat balore ikasten dituzte beste ekintza batengandik agian ez luketela ikasiko, adibidez: errespetua, haienganako konfiantza…
Horren atzertik galdera bat etor daiteke… benetan pentsatzen dute hori edo azkenean sozietatea hori pentsarazten diete sozietate konpetitibo batean gaudelako eta gure haurrak hoberenak izan behar direlako? Ideia hau beste era batean esanda lehen esaten nuenarekin bat dator, gaur egun kurrikulum potente bat eskaini nahi dizkiogu umeei.
Ondorio gisa adierazi nahiko nuke jolasari esker bizitzan dakizkigun ikaskuntza garrantzitsuenak atera ditugula eta ondo ulertzen badugu jolasa zer den honetaz konturatu gaitezke. Korrika egiten ikasi dugu, salto egiten, objektuak heltzen… baita hainbat balore bereganatu ditugu; errespetua, entzutera, itxarotera… eta beste batzuk.
Jolasa berotasuna, ikerketa, plazera, ikaskuntza, askatasuna… jolasa bizitza dela esan dezakegu eta honen garrantziaz konturatzea ezinbestekoa da.
Jolasean azkenean irakaslearen funtzioa gidari bezala jardutea eta umeei motibatzea da, baina beti ere libre uzten. Haurren sozializazio prozesuan tresna oso ona da jolasa eta baita arlo afektiboan, emozioak ateratzen laguntzen duelako.

Ondorio gisa, gustatuko litzaidake bukatzea Piaget-en esaldi batekin: "El juego es el trabajo de la infancia". Txikiak garenean ez ditugu betebeharrak, beraz, jolasaz disfrutatzea betebehar bakarra izango litzateke.
Hemen uzten dizuet ikusi nahi izatekotan dokumentala:
Bibliografia:
Samthing visual. (2015ko uztailak 20). Reportaje
lineal “Imagine Elephants”. [Bideo-artxiboa]. Hemendik eskuratuta: https://www.youtube.com/watch?v=-Y_lQNJPE6s
Castro,
M. (2016ko urtarrilak 24). Proyección de Imagine Elephants + coloquio con
Miguel Castro. Honako webgune honetatik
berreskuratuta: https://www.dosprofesenapuros.com/evento/proyeccion-de-imagine-elephants-coloquio-con-miguel-castro/
Lemos
Rodríguez, R. (2018ko apirilaren 11). 7 frases de Piaget sobre la infancia y el
aprendizaje. La mente es maravillosa. Hemendik eskuratuta: https://lamenteesmaravillosa.com/7-frases-de-piaget-sobre-la-infancia-y-el-aprendizaje/
Toribio,
S. (2011ko azaroaren 24a). ¿Qué les pasa a los niños de hoy? [Blogeko mezua].
Honako webgune honetatik berreskuratuta: https://blogs.elconfidencial.com/alma-corazon-vida/relacion-padres-e-hijos/2011-11-24/que-les-pasa-a-los-ninos-de-hoy_588396/
Superanimaciones.
(2018). Juegos para Niños al Aire Libre [Blogeko mezua]. Honako webgune
honetatik berreskuratuta: https://www.superanimaciones.com/blog/
Comentarios
Publicar un comentario