Kaixo!
Ni Janire Cacho naiz eta Haur Hezkuntzako gradua ikasten dut, lehenengo maila hain zuzen ere. Webgune honetan hainbat hausnarketa partekatuko ditut irakasle funtzioaren ikasgaian emandako gaiei buruz.

Ni hoberto ezagutzeko argazki hau uzten dizuet, hemen gehien maite ditudan pertsonak agertzen dira, nire ama, aita eta anai txikia. Nire aisialdian nire lagunekin eta familiarekin ekintza desberdinak egitea gehien gustatzen zaidanada. Egia da egun txarak ditudanean korrika egitera joaten naizela, beti gustatu egin zait, lehen Atletismo egiten nuen.
Aurreko bi kurtsoetan goi mailako gradua egiten ibili nintzen eta martxoan Italiara joan nintzen erasmus-a egitera. Oso esperientzia aberasgarria izan zen baina aldi berean zaila. Lehen aldia zen etxetik kanpo joaten nintzela hain urrun bakarrik hiru hilabete eta gainera lagunik gabe. Hasieran zailtasun batzuk direla eta ez nuen joan nahi, bertan behera utzi nahi nuen. Familiarekin eta lagunekin hitz egin eta gero konturatu nintzen ikasteko eta autonomoagoa izateko ondo etorriko zitzaidala eta aurre jarraitu nuen ideiarekin.



Nire ametsa beti Italiara joatea izan da, beraz, leku honetan tokatu zitzaidanean pozik jarri nintzen, gogo handiak nituelako leku hau ezagutzeko, beraz, aprobetxatu nuen hainbat leku ikusteko.



Nire ametsa beti Italiara joatea izan da, beraz, leku honetan tokatu zitzaidanean pozik jarri nintzen, gogo handiak nituelako leku hau ezagutzeko, beraz, aprobetxatu nuen hainbat leku ikusteko. Adibidez: Roma, Florencia, Pisa, Venecia, Milán...
Comentarios
Publicar un comentario