Lan hau klasean aurkeztu behar izan dugun bigarren lana izan da. Lauko taldeetan jarri ginen eta Alaitzek esan zigun irakasle bati elkarrizketa bat egin behar geniola. Hasieratik oso lan ona iruditu zitzaidan aukera bikaina zelako hezitzaile baten lana gertutik ezagutzeko eta gauza gehiago ikasteko.
Galderak klasean eman ziren guztiok berdinak izateko eta nolabait bide berdina jarraitzeko baina gero guk beste hainbat galdera planteatu ahal genizkion.
- Taldekideekin hitz egin eta irakasle bat hautatu behar izan genuen elkarrizketarekin hasteko.Harengana joan ginen, kasu honetan Presentacion de María ikastetxera eta guk hautatutako irakasleari azaldu genion hainbat galdera prestatuta genituela bera erantzuteko. Elkarrizketari hasiera eman genion grabatzen eta hainbat galdera planteatu genizkion.
- Ondoren word batean transkribatu behar izan genuen elkarrizketa eta Alaitzekin konpartitu.
- Bukatzeko klasekide guztiekin konpartitzeko klasean zerbait pentsatu behar genuen ondo adierazteko. Bururatu zitzaigun album moduko bat egitea berak kontatutako bizipenak adieraziz. Album-a power point batean plasmatu genuen atzean dauden klasikedeak ondo ikusteko eta bitartean album-a klasetik pasatu genuen guztiok ikusteko.
- Hainbat galdera planteatu genizkion, hala nola ea zergatik erabaki zuen haur hezkuntza ikastea eta ez lehen hezkuntza. Berak adierazi zigun betidanik bere ametsa hezitzailea izatea zela baina hasieran ez zeukala oso argi ume txikiekin (0-6) urte edo handiagoekin (6-12) urte. Hezkuntzaren prozesua hasieratik nolakoa zen jakin nahi zuen eta horretarako 0-6 urtetik hasi behar zuela konturatu zen. Bi prozesu hauek ez dute zer ikusirik, batean emozioen lanketa izugarria, umeen ikasteko erak, afektuzko egoerak...ikus daitezke. Bestean berriz hezkuntza arloan gehiago sakontzan da, matematikak, hizkuntza... ematen delako.
- Planteatutako beste galdera interesgarria: Zer da zuretzako irakasle on bat izatea? Erantzun zuen irakasle on bat ikaslegoarekin konprometituta dagoena dela. Umeak ezagutu, haiei moldatu eta umeen partikulartasunak eta ezaugarrietara moldatzen dena. Ikusi behar da ume bakoitza ezberdina dela eta zenbait gauza egiteko prest egongo dela eta beste batzuetan ez dela hain prestatuta egongo, horregatik umeak ezagutzeko eta haiei moldatzeko beharra dago. Azkenean ume guztiek ez dute ez modu berean ez aldi berean ikasten.
- Zein da irakasle izatearen alde onak eta txarrak? Berak adierazten zuen zaila dela galdera hau erantzutea baina zerbait esatekotan alde txarra frustrazioa ager daitekeela izan daiteke, batez ere ikasleengana heltzea edo urtero talde berriak egiten direnez talde horretara egokitzeko arazoak izatea. Esaten zuen eskoletatik kanpo denok ditugula arazo pertsonal eta batzuetan zaila dela eskolara heltzean arazo horiek kanpoan uztea. Onari dagokionez, ikasleekiko kontaktua, erlazio estuak edo konfiantzazko erlazioak. Saria bezala ikusten da umeak gurasoekin zutaz hitz egiten dutenean, aztarna txikia haiengan utzi duzula ikustean, gurasoak zein umeak ongizatea dutenean.
- Elkarrizketari jarraituz galdetu genion ea nolakoa zen Presentacion de María ikastetxean erabiltzen zuten metodologia eta berak esan zigun eskola honetan erabiltzen den metodologia kontepentzietan oinarritutako metodologia dela, honetan indibidualtasunari garrantzi handia ematen zaiola. Sistema honek ikasle bakoitzaren erritmora moldatu eta bere trebetasunen erritmora zentratzean datza. Metologia honek ere, konpetentzia bat gauzatzen jakitea eta zenbait gauzei aurre egiteko gaitasuna duela helburu bezala. Eta arrazoi hauengatik, eszenatoki parte-hartzailea sortzen da ikasleak informazioaren hartzaile hutsak izateari uzten baitiote eragile aktibo izateko. Hauek dira heziketa honen lau oinarriak: ezagutzen ikastea, egiten ikastea, izaten ikasten eta elkarrekin bizitzen jakitea.
Hainbat aholku eman zizkigun baina gehien gustatu zitzaidana izan zen esan zigula asko disfrutatu behar genuela lan honeta, azken batean pertsonekin gaude eta haiekin tratatu behar dugu eta saiatu behar gara konfiantzazko harremanak sortzen.
Comentarios
Publicar un comentario