Teknografia

Teknografia kutsoa hasi eta denbora gutxira Alaitzek aurkeztu zigun lehenengo lana izan zen. Hasiera batean denok kezkatuta geunden, ez genuelako oso ondo ulertzen eta zaila iruditzen zitzaigulako. Proposamena ondorengoa izan zen; lehenengo pausoa izan zen bakarka hausnartzea ea zergaitik izan nahi dugun haur hezkuntzako hezitzaileak izan. Bakoitzak horren inguruan hausnartu eta gero bideo bat egin genuen bakoitzak bere bizitzako pasarteak edo nahi zuena kontatuz, eta hemen uzten dizuet bideoa ni hobeto ezagutzeko. Ondoren taldeka jarri ginen eta elkar konpartitu genituen egindako lanak gure artean hobeto ezagutzeko asmoarekin. Azkenik taldeka bideo bat edo beste zehozer sortu behar izan genuen taldeka honen inguruan.


  • Kontaketa:

Nire haurtzaroan pentsatzen dudan bakoitzean inkontzienteki irribarre bat ateratzen zait, dauzkadan oroipenak oso politak direlako. Beti gogoratzen dut larunbatetan nire lehengusuekin joaten ginela jolastera saskibaloira eta futbolera eta gero nire amonaren etxera askaltzera denok batera. Gaur egun nire amona jadanik ez dago gurekin eta agian horregatik burura etortzen zaizkit momentu hauek burura, faltan botatzen dudalako.


20 urte ditut eta 13 urteko anai bat daukat, bizitzan gehien maite dudan pertsona da eta konfiantzaz beteriko harreman ikaragarria daukagu. Beti txikitatik arreba edo anai bat izan nahi nuen, berarekin jolasteko eta ondo pasatzeko eta nik neukan amets hau errealitate bihurtu zen eta nire anaia jaio zen nik 7 urte nituenean. Nire anaia jaio eta hilabete bat igaro ondoren nire lehengusuak jaio ziren, niretzako nire anai-arrebak balira bezala, denbora osoan elkar geundelako.


Txikia nintzenean eta galdetzen zidatenean ea heldua nintzenean zer izan nahi nuen beti esaten nuen hezitzailea izango nintzela. Oso argi izan dut beti hau izango zela hartuko nuen bidea. Beti nire anai eta lehengusuak zaintzen nituen eta ekintza dibertigarri asko egiten genituen.



Orain helduagoa izanda duela bi urte hartu nuen nire lehenengo erabakia bide honetan eta haur hezkuntzako goi mailakoa gradua egitea erabaki nuen. Ikaragarri gustatu zaitzaidan eta gauza asko ikasi nituen baina gehienbat bigarren urtean praktikak egiterako orduan. Italian egon nintzen hiru

hilabete erasmus-a egiten eta esperientzia zaila baina oso aberatza izan zen, asko ikasi nuelako.
Italiatik bueltatu eta graduazioa ospatu genuen!                                                                                        

Goi mailako gradua egin ondoren erabaki nuen unibertsitatera apuntatzea... eta hemen nago nire ametsa lortzen.


  • Honen inguruan hausnartu eta gero talde-lana egiteko momentua ailegatu zen. Gure artean partekatu genituen bakoitzak egindako lana eta guztion artean lan bakarra prestatu behar genuen. Hau egiterako orduan besteengandik ez genekien hainbat gauza ezagutu genituen eta gure haurtzaroko zenbait aspektutan berdintasunak aurkitu genituen. Hasi geninen pentsatzen ea zer egin nahi genuen eta hainbat gauza bururatu zitzaizkigun baina azkenean bideo bat egitea erabaki genuen. Bideoa sortzeko programa bat aurkitu genuen hasieran erreza zirudiena baina egia da kostatu zitzaigula ondo ulertzea. Bideo hasieran azaldu nahi izan genuen zeintzuk diren hezitzaile baten ezaugarriak eta gero taldekide bakoitzak momentu bat izan zuen bideoan haren bizitzako aspektu esanguratsuenak adierazteko. Konturatu ginen txikitatik laurok geneukala maite genuen ekintza bat eskolatik kanpo. Nire ekintza atletismoa zen, txikitatik praktikatu dudana eta orain gaur egun gustatuko litzaidakeena baina utzi nuen. Beste taldekideenak musika, futbola eta dantza ziren.
 Hemen uzten dut taldean egindako teknografiaren bideoa:

Comentarios