Los diez aspectos clave de una Educación Infantil de calidad

Hezkuntza on bat eskaintzeko jarraibideak

“Los diez aspectos claves de una Educación Infantil de calidad” irakurgaia, Miguel Angel Zabalza idatzi du. Bere helburua ez da ezer irakastea, baizik eta bakoitza honen inguruan hausnartzea. Gustatuko litzaidake sarrera hau hastea irakurgaiaren hasieran esanguratsua iruditu zaidan esaldi batekin, hain zuzen ere, ondorengoa: “no hay verdades absolutas y que todo puede y debe ser discutido” eta honekin batera jarraitzen du esanez: “pero con el mismo convencimiento habría que habría que afirmar que no todo lo que se hace o hacemos en Educación Infantil está igual de bien hecho”.
Esanguratsua iruditu zait azkenean irakasle funtzioaren ikasgaian Alaitz-ek denbora osoan hori adierazi nahi izan digulako, hau da, dena ezatabaidatu behar dela eta edozein gauzaren inguruan hausnartu behar dugula.
Kalitatezko Haur Hezkuntzaren funtsezko 10 alderdi adierazi ditu, baina nik niretzat esanguratsuenak adieraziko ditut.
Lehenengo eta behin espazioen antolaketaz hitz egiten badugu, esango nuke espazioak zabalak izan
behar direla eta ondo bereiztuak. Ezinbestekoa iruditzen zait klasean lekua egotea indibidualki lan egiteko edo jolasteko zein taldean ibiltzeko. Hau da, asanblada egiteko, talde lanak…

Klasean lantzen diren ekintzak hezitzaileak lantzen ditu, baina horrela izan behar da beti? esaten da kurrikulum ofiziala ezin duela inoiz ordezkatu umeen interesak eta autonomia. Autonomia garatzea haurrengan ezinbestekoa da eta estimulazioa oso tresna baliotsua da autonomia hori ondo garatzeko. Egunean zehar utsi daitezke tarte batzuk haurrak erabakitzeko zer nahi duen egin eta horrela haien interesak eta gaitasunak hobeto ikus ditzakegu. Horrela haienganako konfiantza sustatu egiten da eta gai ikus dezakete haien burua gatazkak konpontzeko.
Egia da Haur Hezkuntzan, zein beste kurtsoetan, kurrikulum ofiazala jarraitu behar dela, baina ildo beretik jakin behar dugu, kurrikulumean jasotzen dena gure modura aplikatu behar dugula klasean. Modu batean ala bestean aplikatzea zerikusia dauka umeekin, hau da, guztiek ez dute modu berean ez aldi berean ikasten, beraz, batzuek modu batean ulertu dezakete zerbait eta beste batek agian beste azalpen bat behar du.

Honen ostean kontuan hartu behar dugun beste alderdi garrantzitsua emozioak dira. Nik esango nuke haur hezkuntza etaparen oinarria direla, emozioak kudeatzen jakin behar dugulako. Zergatik dira hain garrantzitsuak emozioak etapa honetan? T.Berry Brazelton doktorea esaten du: “ todo lo que sabemos sobre los niños demuestra que un desarrollo emocional saludable es la clave para otros tipos de crecimiento”. Oso garrantzitsua da haurrei haien emozioak kontrolatzen eta kudeatzen laguntzea, eta hezkuntza-psikologoa Clara Aladrén Bueno aurrekoa adierazten du: “Los niños tienen que aprender a pensar antes de actuar, a controlar su agresividad y su ira, a identificar por ejemplo cuando están tristes o contentos… Y todo esto se consigue educándolos emocionalmente desde pequeños. Solamente así serán más felices y sabrán adaptarse a las diferentes situaciones por las que les irá llevando la vida”.

Bestetik, hizkuntza beste atal inportantea da, saiatu behar gara haur guztiei bultzatzen hitz egiteko gogoak eta saiakerak. Hau bultzatu dezakegu haurrei azaltzen egiten diegun guztia, edozein egoera hona da hizkuntza lantzeko. Aspektu hau oso ondo ikus dezakegu Loczy dokumentalean, hezitzaileak umeari azaltzen dio egiten hari dionaren prozesu guztia.
Baita, haur hezkuntzan asko entzuten den hitz bat “rutinak” dira, baina zer dira rutinak? hain garrantzitsuak dira? hitz hau erreferentzia egiten dio erregulartasunez egiten diren ekintzei. Ekintza hau segurtasuna ematen die haurrei, behin baino gehiagotan lantzen denez ezagutzen duten zerbait delako, beraz nahiko garrantzitsua da.
Aldiz, materialen inguruan hitz egiten badugu hezitzailea espazioa egoki antolatu behar du, material ezberdinak erabiliz. Materialak, mota, forma eta tamaina desberdinekoak izatea komeni da, batzuk matematikaren inguruan, beste batzuk hizkuntza, jolas sinbolikoa lantzeko, irakurtzeko…

Izan ere niretzako aspektu garrantzitsuenetarikoa, ume bakoitzari momentu indibidual bat eskaintzea da. Argi dago oso zaila dela gela batean non ikasle asko dauden indibidualtasun hori landu ahal izatea, baina saiatu behar da, ume bakoitzak behar duelako harengan eskaintzea tarte txiki bat gutxienez. Umeek behar dute hezitzaileen partez begirada bat, besarkada bat… haiek ikusi behar dute hezitzaileak ikusten diela.

Azkenik, baina ez garrantzi gutxiagorekin, gurasoen partaidetza eskolan izango litzateke. Ezinbestekoa izan beharko litzateke, eskola, haien seme-alaben egunerokotasunaren parte delako. Beraz, eskola eta gurasoek helburu berdinak dituzte, haurraren garapena eta hezkuntza, orduan elkar lan egitea aukera hoberena izango litzateke, gehienbat umearen ongizaterako.

Amai dezagun adierazten Csikszentmihalyi (1990)  esaten zuena  “que una de las condiciones para el buen trabajo es que seamos capaces de sentirnos bien en él. El trabajo como presión o como castigo no sólo produce efectos destructivos sobre el propio trabajador, sino que afecta muy negativamente a su productividad y a la calidad de su trabajo.
Garrantzitsuena da lana gu gogoz lan egitea eta honetaz disfrutatzea, besteei sentsazio hauek transmititu ahal izateko.

Bibliografia:
Zabala, M. A. (2000). Los diez aspectos claves de una educación infantil de calidad. Calidad de la educación infantil, 49-55.

Goleman, D. (1984ko uztailaren 29a). La importancia de las emociones en la primera infancia. El País. Honako webgune honetatik berreskuratuta:https://elpais.com/diario/1984/06/29/sociedad/457308008_850215.html
Brynsaas, S. (2012ko irailaren 4a). 2B Blog Noticias de la Sra. Brynsaas [Blogeko mezua]. Honako webgune honetatik berreskuratuta: http://2bvikings.blogspot.com/2012/09/morning-meeting.html



Comentarios