Hezkuntzaren garrantzia, guztion interesekoa
“Como en la viña del señor” hezitzaileei zuzenduta dago gehienbat eta hainbat aspektu hartzen dira kontuan, adibidez hezitzaile on baten ezaugarriak eta profilak.
Burokrata, ikerlari, aditu, militante eta hezitzaile askok arduratu dira hezkuntza egokiaren funtzioak deskribatzen. Célestin Freinet esaten zien hezitzaileei ``Sed humanos´´. Hau da, haurrak haurrak bezala tratatu behar dira eta ez helduak balira bezala. Oso garrantzitsua da barneratzea umeek behar asko dituztela eta asko ikasi behar dutela eta prozesu horretan ezin dugula ahaztu behar gu haien laguntzaileak garela.
Lehen zegoen hezkuntza sisteman, hezitzaileak autoritatea zeukaten pertsonak bezala ezagutzen ziren. Hezitzaile gehienek haien klaseetan autoritatea erabiltzen zuten, suposatzen zelako umeek ez zekitela ezer ez. Baina zein da benetan hezitzailearen papera? Nik esango nuke laguntzailearen papera dela, beraz, umeak behar gaituztenean laguntza eskaini behar diegu.

Garrantzitsuena irakasle eta ikasleen artean sortzen diren harremanak dira, esaten denez, irakaslea ikasleak duen erreminta baliotsuena da. Haur hezkuntzan gehienbat erlazio hori ezinbestekoa da haurra eskolara seguru etortzeko eta ondo sentitzeko. Atxikimendua garatzen den gertutasun sentimendua da eta haurrarentzako irakaslea atxikimendu irudia izan daiteke.
Hezitzaileek ikasle guztiei eskaini behar dizkiegu baliabide berdinak, guztion arrakasta nahi dugulako, hezkuntza lan kolektiboa delako.
Orain dela hamarkada gutxi arte eskola mundu aparte bat bezala zegoen, baina gaur egun hori guztiz aldatu egin da. Lehen esan bezala, ezinbestekoa da barneratzea zein garrantzitsua den irakasle eta familien arteko lotura eta konfiantzazko harremana. Azkenean gurasoek haien seme-alabak egunean zehar hainbat orduz uzten dituzte eskolan eta nahitaezkoa da konfiantza izatea eta seguru sentitzea. Bien arteko komunikazioa kurtsoan zehar eman behar da, hasieran hezitzaileek eskolaren funtzionamenduaren berri emateko familiei eta familiek haien seme-alabei buruzko informazioa emateko eta ezagutzen hasteko. Kurtsoan zehar baita eman behar da komunikazioa, zalantzak argitzeko, haurren informazioa partekatzeko… egia esanda ezinbestekoa da kurtso osoan zehar komunikatuta egotea.
Hezitzaile bezala konturatu behar gara garrantzitsuena ez dela bakarrik arrakasta akademikoa, baizik eta gure ikasleak ondo ezagutzea, haien interesak jakitea eta haietaz arduratzea. Gerta daiteke haurrek arazoren bat izatea eta guk arazo horiek identifikatzen jakin behar dugu, umeei laguntzeko eta haiek gugan konfiantzazko pertsona bat ikusteko.
Beste alde batetik esan behar da Espainiar hezkuntza asko aldatu egin dela eta horrek dakar eskolatzearen unibertsalizatzea 3 eta 16 urte bitartekoa izatea haurrengan. Esaten da, horrek arazoak eragin dituela, gela barruan bi motatako ikasleak daudelako, ikasi nahi duten ikasleak eta ikasi nahi ez dutenak edo motibazio baxuagoa duten ikasleak. Testuak adierazten duen moduan “Nada es más complicado que enseñar al que no quiere aprender”.
Nola lortu dezakegu klima on bat gure klasean? Pablo Nacenta Torres-ek esaten duen bezala “con conocimientos, ganas, empatía y respeto mutuo se genera buen clima en el aula”. Guztiz ados nago esandakoarekin, azkenean gogoekin eta ahaleginak eginez leku guztietara heldu gaitezke. Uste dut irakaslearen funtzio garrantzitsuenetarikoa enpatia eta errespetuz jokatzea jende guztiarekin dela.
Soinurik gabeko eskola, eskola posiblea, Begonya Folch Matínez-ek adierazten du bere eskola ez zela oso artistikoa baina berak bere espazioa lortzen zuela. Gaur egun, artea ez dago ezta heziketa legean.
Egia da hezkuntza munduan aldaketa asko geratzen direla oraindik egiteko eta agian hori da erantzuna batzuetan galdetzen denean ea zergatik izan nahi duzun hezitzailea. Erantzuna hori izan daiteke, aldaketa asko daudelako egiteko eta aldaketa horiek gauzatu nahi ditugula hezkuntza hobeagoa izateko.
Hezkuntza guztion betebeharra da eta guztion interesekoa izan beharko litzateke. Jadanik ematen den garrantzi baino gehiago eman beharko genioke, azkenean balore eta eduki jakin batzuk transmititzen dira, pertsona bezala garatzeko eta sozietate honetan ondo garatzeko eta integratzeko.
Bibliografia:
Caraballo
Folgado, A. (2019ko irailaren 13a). La empatía del maestro es clave para el
aprendizaje del alumno [Blogeko mezua]. Honako webgune honetatik
berreskuratuta: https://www.guiainfantil.com/blog/educacion/profesor/la-empatia-del-maestro-es-clave-para-el-aprendizaje-del-alumno/
Fernandez Muñoz, R. (2013ko maiatzaren 2a). ¿LOS PADRES
EDUCAN Y LOS MAESTROS ENSEÑAN? [Blogeko mezua]. Honako webgune honetatik
berreskuratuta: https://blog.uclm.es/ricardofdez/2013/05/02/los-padres-educan-y-los-maestros-ensenan/
Comentarios
Publicar un comentario