Loczy

Umezurztegia eskola bihurtzearen aldaketak

Budapesten, Hungrian 65 urteetan zehar, 1946-2011, Pikler institutua zegoen, mundu guztia Loczy deitzen zuela, tokia zegoen kale txikiaren izenagatik. Umezurztegi prestigiotsua da, mundu osoko profesionalak bisitatzen dutena. Emmi Pikler abegi-etxeaz arduratu zen aldaketa handiak eginez eta 1979 arte zuzendu zuen. 2006an umezurztegia haurren eskola bihurtu behar izan zen, 0-3 urteko haurrak hartzen dituena. Emmi Pikler pediatra, autorea eta mintzalaria izan zen eta haurtzaroko zaintza arduratsuan oinarritutako hausnarketak sustatu nahi zituen.

Filma honetan ikus dezakegu helburu nagusia haurren integritatea eta autonomia babestea dela. Pikler metodologia hainbat printzipioetan banatzen da, hala nola autonomia adibidez. Ezinbestekoa da umeak haien kabuz esploratzea, laguntzen baldin badiegu zailtasun guztiak konpontzen, azkenean haur horiek ezin izango dituzte arazoak konpondu haien kabuz. Bideoan esaten den moduan, zaintzaileak objektuak uzten dituzte umeen esanetara, hau da, haiei libre uzten zaie nahi duten jostailuak hartzeko eta horrela behaketa erabiliz haien interesak ezagutu ditzakete. Hezitzaile edo zaintzaile baten paper garrantzitsuena umea behatzea da, haur hezkuntzan umeak denbora osoan esperimentatzen dabilelako eta informazio ugari atera dezakegu soilik umearen mugimenduak eta jarrerak aztertuz. Honekin haien beharrak asetzea errazagoa izango da. Behaketa hezitzaileak daukan tresna baliotsuena da.

Ikus dezakegun beste puntu bat, umearen erritmoa errespetatu behar dela, ume bakoitzak erritmo desberdinak dituztela barneratuz. Hezitzaileak ez du presarik izan behar, denbora eman behar diegu guk esandakoa asimilatzeko. Helduak ez du zuzen esku-hartu behar umearen mugimenduetan edo haren jarreretan, lehen aipatu bezala autonomia garatzen utzi behar zaie. Ezinbestekoa da konfiantzazko harremana sortzea zaintzaileen eta haurren artean eta berdinen arteko erlazioa izatea.

Arreta deitu didan atal bat hurrengoa izan da; hezitzaileak denbora osoan hitz egiten zion umeari, hau da, krema jartzen zion bitartean esaten zion “ te voy a poner crema, ya se que no te gusta…” denbora osoan adierazten eta azaltzen zion haurrari egiten zion guztia. Beharrezkoa da haurrari kontatzea prozesu guztia? Batzuetan pentsatzen dugu umeak txikiak direnez ez direla ezertaz ohartzen eta beraz, ez dela garrantzitsua azaltzea zer egiten hari zaion edo zer egingo duten. Baina egia da haurrarentzako onuragarria dela.
Nire atentzio deitu duen beste egoera bat izan da, haur batek komunean txorrotarekin jolasten zebilela eta hezitzaileak lasaitasunez eta presarik gabe ulertarazi zion hori ez zuela egin behar. Beraz, konturatu behar gara gauzak lasai esan behar ditugula, ez dela beharrezkoa oihuka hastea.

Helburua da, bertan hazten ziren haurrei bizitza esperientzia bat eskaintzea eta gurasoekin lotura esanguratsurik ez izateak ekar ditzakeen gabezi larriak ekiditea. Azkenean garrantzitsuena haur bakoitzaren ongizate fisiko, afektibo eta psikikoaz arduratzea da.

Kontuan hartu behar den beste aspektu bat, umezurztegiaren eta haurren eskolaren inguruan egiten den konparaketa da. Dokumentalean agerian uzten da bien artean hainbat desberdintasun daudela. Nabariena den desberdintasunetariko bat, umezurztegian zaintzaileak eguneko ordu guztiak haurrekin igarotzen dituztela da, aldiz eskolan ordu batzuk egoten dira elkar. Beraz, zer nolako onurak ekar ditzake hainbeste ordu egotea umeekin? konfiantzazko eta afektuzko harremanak sortzen dira, informazio ugari daukate haien inguruan, haien interesak ezagutzen dituzte jadanik haurrak behatu egin dituztelako eta beraz errazagoa da haien beharrak asetzea. Azkenean egunak 24 ordu baldin
baditu 24 orduak igarotzen dituzte elkar, beraz, gertutasun handiagoa lortzea dakar hori. Adierazten da, eskolako umeengandik ez daukatela hainbesteko informazioa, beraz, esaten dute itsuan lan egitearen sentsazioa daukatela, haien iragana ez dutelako ezagutzen. Egia da pertsona bakoitza bere motxila daukala, bizitzan zehar bizitako momentuetaz beteta, beraz kasu honetan ez dakite ume horiek zer nolako motxila daukaten. Gurasoengandik jasotzen duten informazioa gehienetan ez da nahikoa, orduan badirudi baliagarria izan daitekeen informazioa pixkat galtzen dela bidetik. Horregatik behin eta berriz esaten da ezinbestekoa dela gurasoen eta hezitzaileen arteko harremana eta konfiantza. Azkenean biek dauzkate helburu berdinak, umearen ongizatea eta hezkuntza. Beraz barneratu behar dugu zein garrantzitsua den informazioa elkartrukatzea, hau da, gurasoek haurrak etxean nola ibili diren kontatu eta hezitzaileak berriz klase barruan igaro duen denboran nola moldatu diren.

Baita gertatzen dena da, batzuetan hezitzaileek zehozer irakasten saiatzen direla umeei baina gero gurasoek etxean beste modu batean egiten dute orduan ez du balio. Adibidez guraso batzuk saiatzen dira haien seme-alabak zutik jartzen oraindik hori gauzatzeko prestatuta ez daudenean.

Ondorioz nik uste dut hezitzailearen funtzio egokia izango litzatekela umearen gidatzailea izatea eta behaketa tresna baliotsu bezala erabiltzea. Piaget esaten zuen moduan "cuando le enseñas a un niño algo, le quitas para siempre su oportunidad de descubrirlo por si solo". Beraz, horregaitik hezitzailea gidatzaile eta laguntzaile funtzioa izan behar du, baina umeari autonomia utziz.

Hasieran aipatu bezala metodologia honen printzipio nagusia autonomia izango litzateke, umeak bere kabuz ikasi behar dutelako. Berdin du zenbat aldiz saiatu behar duen edo gaizki egiten badu, garrantzitsuena bera bakarrik lortzea da.


Dokumentala ikusi nahi izanez gero salgai dago, youtub-en ezin daiteke ikusi, baina ondorengoa da:

Bibliografia:

Bernard Martino. (2015). LÓCZY una escuela de civilización. [Bideo-artxiboa]. Hemendik eskuratuta: https://www.youtube.com/watch?v=3eMnOsoK2Ws&list=WL&index=54&t=40s
Wikipedia. (2019ko ekainak 26). Emmi Pikler. Honako webgune honetatik berreskuratuta: https://es.wikipedia.org/wiki/Emmi_Pikler
Rodriguez, I. (2018ko maiatzak 4). Lóczy una escuela de civilización. [Blogeko mezua]. Honako webgune honetatik berreskuratuta: https://iraiderv.blogspot.com/2018/05/loczy-una-escuela-de-civilizacion.html
Lemos Rodríguez, R. (2018ko apirilaren 11). 7 frases de Piaget sobre la infancia y el aprendizaje. La mente es maravillosa. Hemendik eskuratuta: https://lamenteesmaravillosa.com/7-frases-de-piaget-sobre-la-infancia-y-el-aprendizaje/
The family room. (2019ko maiatzaren 13a). Teacher Appreciation Month: A Roundup of Ideas and Gifts [Blogeko mezua]. Honako webgune honetatik berreskuratuta: https://blogs.brighthorizons.com/familyroom/teacher-appreciation-month-ideas-and-gifts/


Comentarios