Eskola bateko proiektu artkitektonikoaren garrantzia umearen garapenean
Oraingoan hitz egingo dut proiektu arkitektonikoari buruz, eskola barruko zein kanpoko eremuetaz. “Haurra espazioan garatzen da, eta espazio horrek eragina dauka haren garapenean”, beraz, ezinbestekoa da, espazioaren antolaketa ondo kudeatzea, aspektu guztiak kontuan hartuz, hala nola, umeen segurtasuna, esploratzeko aukerak, garapen osasuntsua…
Lehenik eta behin barruko espazioaz hitz egingo dut, hemen barruan eskoletako eraikinen barruan aurkitu ditzakegun gela guztiak daude, adibidez: korridoreak, jantokia, barruko jolastokia, gelak, komunak… eta familientzako toki bat ere.
Haur Hezkuntzan ezinbestekoa da gurasoen presentzia, beraz, haientzako gune bat egotea aproposena izango litzateke, gurasoen arteko harremanak ahalbideratzeko.
Aurreko sarreran esan bezala, nahiz eta adinen araberako banaketa ez egin, haur txikientzako gune bat dago, gune lasaia hain zuzen ere. Motrizitatea lantzea garrantzitsua da, mugimendua garapenaren ardatz baliotsua delako, beraz, behar hauei erantzuteko baliabideak jarriko dira. Askotarikoak izango dira, ume bakoitzak behar desberdinak dituelako, garapen-mailaren arabera, orduan, igotzeko, salto egiteko, jaisteko, korrika egiteko baliabideak egongo dira. Mugimenduari dagokionez askatasunean oinarrituko da, eta aspektu hau arreta gehien deitu didana izan da. Adierazten denez, ez diogu umeari behartuko oraindik gai ez dena egiteko, hau da, ez dugu bere mugimendu-gaitasuna azkarregi bultzatzeko ekintzak egingo.
Esperimentazioa haur hezkuntzan ezinbestekoa da, hortaz, material desberdin eta erakargarriak izango ditu haurrak manipulatzeko. Material batzuk eskuragarri egongo dira egunero, baina beste batzuk, une jakin batzuetan bakarrik. Nik praktika batzuk egin nituen eskolan, jolas heuristikoa eta altxorraren otarra adibidez, ez ziren eskuragarri uzten egunero, baizik eta une batzuetan. Jolas heuristikoa esperimentatzeko eta manipulatzeko oso egokia iruditzen zait, baina zergatik? erabiltzen diren objektuak arruntak direlako, ez dira didaktikoki ezarrita egon behar. Ezaugarri desberdinak izan behar dituzte, hala nola, kolore, forma, ehundura eta pisu desberdinak. Jolas honetan gehien ematen diren ekintzak, bete eta hustu, pilatu, zabaldu eta itxi...dira. Adina dela eta aukerak gero eta konplexuagoak izango dira eta errealitatean edo egunerokotasunean erabiltzen diren materialak erabiliko dira.
Garrantzi handia daukan beste jolas bat, sinbolikoa da. Horregatik haurrak material desberdinak eta espazio aproposak behar ditu hau gauzatzeko, beti ere definitu gabeko materialak. Joku hau umeak bizitzen duten errealitatearen isla da, haien beldurrak, desioak, kezkak…
Niri asko gustatzen zaidan beste ekintza bat ipuinak dira. Hain baliagarriak dira? nire ustez bai, umearen garapenarekin zerikusi zuzena daukatelako. Hau da, umeari lagundu dezake beldurren bat edo kezkaren bat gainditzen. Beraz, aukera ona izan daiteke, klasean autematen bada kezka, desira edo beldurrak ipuin egokia aukeratzea eta saiatzea, agian horrela lortzen dugu behar horiei erantzun egoki bat ematea eta beldur hori gainditzea.
Barruko espazioen artean, garrantzitsua da ere atsedenerako, elikadurarako eta aldetzeko leku aproposak eta lasaiak izatea.
Kanpoko espazioaz hitz egiten badugu esan behar da, barruko espazioaren garrantzi bera daukala. Gune natural bezala egokitzeko harriak, hondarra, zuhaitzak eta horrelako material naturalak egotea
oso aproposa iruditzen zait. Heike Freire-k esaten zuen bezala: “En educación, el contacto con la naturaleza es vital”. Gainera Bizilore irakurgaian adierazten den bezala: " Ingurunearekin harremanak eta aire librean egindako jolasak haurraren osasun eta ongizatea hobetzen laguntzen dute: autoestimua handitzen dute, kontzentrazio gaitasuna garatu, irudimena eta autonomia landu, baita gaitasun kognitiboak eta arrazoinamendua ere".
Denboraren antolaketa malgua da, umeak adierazi behar du noiz dagoen prest gelan sartzeko, ez zaie behartzen haur guztiei ordu berean eskolara etortzen. Eskaintza zabala izango da, haien beharrei erantzuteko prest egonez.
Beste alderdi garrantzitsuenetarikoa familia da, familia parte-hartze zuzena dauka eskola barruan. Hezitzaileak zein familiak helburu berdinak dituzte, beraz, elkarreraginean egotea ezinbestekoa da. Eskola dinamikan parte hartzeko aukera daukate, gela barruan sartzeko, ekintzetan parte hartzeko… konfiantzazko harremana izateko lanketa bat egon behar da atzetik. Konfiantzazko harreman hau lortzen bada, umearentzako hobea izango da, berak seguruago sentituko delako espazioa esploratzerakoan. Ideia oso ona iruditzen zait proposatzen diren elkarguneak, hau da, gurasoen txokoak. Bertan, beste familiekin harremanetan jartzeko aukera izango dute eta hori aprobetxatzen bada, oso aberasgarria izan daiteke. Haien artean zalantzak partekatu eta ebatzi ditzakete, elkar ezagutu eta harreman berriak sortu.
Familiek eta hezitzaileek hainbat helburu dituzte, hala nola, umeari buruzko informazioa trukatzea, informazioa bidetik ez galtzeko eta haurraren beharrak ondo asetzeko. Hezkuntza-arloko jarduera-plan bat elkarrekin garatzea biek berdin jokatzeko eta ez eskolan adibidez gauza batzuk praktikan jartzea eta etxean berriz kontrakoak, horrek ez du oreka lortzen.
Bibliografia:
Barandiaran,
A. eta Larrea, I. (2016ko azaroak 25). Ebaluazioa haur hezkuntzan:
paradigma aldaketa. Hik hasi. Honako webgune honetatik berreskuratuta:
http://www.hikhasi.eus/Albistegia/20161125/ebaluazioa-haur-hezkuntzan-paradigma-aldaketa
Freire, H. (2014ko otsailaren 13a). En educación, el contacto con la naturaleza es vital
[Blogeko mezua]. Honako
webgune honetatik berreskuratuta: http://blog.tiching.com/heike-freire-en-educacion-el-contacto-con-la-naturaleza-es-vital/
Domínguez Martínez, S.
(2010ko maiatzan). La Educación, cosa de dos: La escuela y la familia. Temas
para la edcuación aldizkaria. Hemendik eskuratuta: https://www.feandalucia.ccoo.es/docu/p5sd7214.pdf
Aranburu,
A., Tresserras, A., Gamito, R., & Gomez, A. (2018). Bestelako eskola eredu
bat posible da: Bizilore, eskola komunitate berri baten lehen urratsak. Tantak, 30(1).
Pequefelicidad.
(2015ko martxoaren 26a). Como ayudar a tu peque a gestionar sus emociones
[Blogeko mezua]. Honako webgune
honetatik berreskuratuta: http://www.pequefelicidad.com/2015/03/como-ayudar-tu-peque-gestionar-sus.html
Comentarios
Publicar un comentario