Azken sarrera

Ez dakit oso ondo nola hasi sarrera hau, kaixo edo agur esanez, blog honetako azken sarrera delako. Oso pozik nago nire blog-aren emaitzarekin, hasieran egia da kostatu zitzaidala ulertzea eta zailtasun batzuk izan nituela, baina egia da azkenean ondo konpondu naizela eta lan polita atera dela uzte dut.

Esan behar dut hasieran ez nintzela gogo askorekin hasi lan honekin, ideia ez zitzaidalako gehiegi gustatu, baina orain bukatu eta gero nire hitzak irentsi behar ditut, oso lan polita iruditu zaidalako. Modu desberdin eta original bat da irakasgaia aurrera eramateko eta ikaskuntza desberdinak barneratzeko.

Egin beharreko sarrera bakoitzeko aditu desberdinak ikasi ditugu, hala nola, Francesco Tonucci psikopedagogoa. Tonucci eta beste hainbat, adibidez, Miguel Castro-k eta Irene de Puig adibidez jolasaren garrantziaz hausnartzea egin digute. Honekin konturatu naiz egia dela haurrak gero eta gutxiago jolasten dutela eta bizitza lehiakorrerako prestatzen dituztela.


Baita ikasi dugu “maisu on” batek izan beharko lituzkeen ezaugarriak, hala nola: errespetuzko harremana ikasleekin zein gurasoekin, komunikazio ona, arduratsua bere lanarekin…



Niri gehien gustatu zaidan sarrera eta gehien disfrutatu dudana Konfiantzaren pedagogia izan da. Bideoa ikusi eta gero ikaragarria iruditu zitzaidan Arizmendi ikastola eta gehien gustatu zaidan aspektua familiekiko harremana izan da, konfiantzan oinarritzen delako. Txokoekin egiten duten dinamika oso egokia ikusi nuen, ez dituztelako umeak behartzen zein txokotan egon behar diren esanez.


Atxikimendu seguruaz asko hitz egiten da eta horretaz hitz eginez gero ezinbestekoa iruditzen zait John Bowlby-ren teoria aipatzea, berak ondorengoa esaten zuen: “Se produce cuando el bebé está seguro de las muestras de protección, cariño y disponibilidad que recibe de la figura de su afecto. Desarrolla en el niño un concepto positivo y confiado de sí mismo. Se crean relaciones más estables, satisfactorias e integradoras”.


Ekintzetaz hitz egiten badugu jolas heuristikoa eta altxorraren otarra niri gehien gustatzen zaizkidanak dira. Materialak egunerokotasunean erabiltzen ditugunak direlako eta oso aukera ona da haurrak esperimentatzeko.


Jadanik goi mailako graduan Emmi Pikler-en metodologia ikasi genuen eta egia esanez aurreko urtean Montessori nahiago nuen, Pikler ez zitzaidan gehiegi gustatu. Baina egia da orain gehiago aztertuz eta gehiago ikasi ondoren interes gehiago piztu zaidala honen inguruan. Gainera gehiago ikasi dut umezurztegi eta eskolen arteko desberdintasunei buruz.

Beste alde batetik jakin behar dugu Haur Hezkuntzan gehienbat lanketa izugarria dagoela emozioekin. Haurrak emozioak hautematen eta kudeatzen ikasi behar dutelako. Aurreko urtean ipuin oso ona erakutsi zidaten: “ El monstruo de los colores”, etapa honetan emozioak lantzeko nahiko egokia iruditzen zait.

Egia da lauhileko honetan hainbat gauza berri eta interesgarri ikasi ditudala. Beste alde batetik jadanik nekizkien beste aspektu batzuk berriz gogoratu ditut, garrantzi handia daukatelako, hala nola: espazioaren garrantzia, hizkuntza eta gehien gustatzen zaidana da kurrikulum ofiziala jarraitu behar dela, baina ez zehatz mehats, hau da, bakoitza gelan daukan haurrei moldatu behar du.

Azkenean, aurreko guztia ikasi eta gero esan behar dut hausnartzen ikasi dudala eta dena eztabaidatu behar dela ikasten, orain azken hori praktikan jartzea dator, nahiz eta kostatu batzuetan iritzia ematea.
Azkenengo egunean agurra eman genion elkarri eta irakasgaiari Mikel Laboaren abesti batekin, beraz, nire blog honi amaiera eman nahi diot berdin, "Gure hitzak" abestiarekin:







Comentarios